XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berez paradigmaren existentziak ez du arau-multzo osatua adierazi beharrik.

Nahitanahiez, enuntziatu horien lehen ondorioa arazoak planteatzearena da.

Arau egokien gorputzik ezean, zer da zientzilaria ohizko zientziaren tradizio partikular batera lotzen duena?.

Paradigmen ikerketa zuzena esaldiak zer esan nahi du? Ludwig Wittgenstein zenak, beste testuinguru batean izan bazen ere, galdera hauei erantzun partzialak eman zizkien.

Testuinguru hau oinarrizkoagoa eta aldi berean familiarragoa denez, egokia izango da lehenbizi bere argumentuaren forma ikustea.

Zer jakin behar dugu galdetzen zuen Wittgenstein-ek aulki, orri edo joko bezalako terminoak dudarik gabe eta eztabaidarik sortu gabe aplikatzeko?. (2)Ludwig Wittgenstein, Anscombe-ren itzulpena (New York, 1953), 31-36. orr. Hala ere, Wittgensteinek ez du berak azpimarratzen duen izendapen-prozedura mantentzeko beharrezko den mundu-motaz ezer esaten. Beraz, ondorengo puntuaren zati bat ezin zaio berari egotzi.

Galdera hau oso zaharra da eta gehienetan aulkia, orria edo jokoa kontzienteki edo intuitiboki zer den jakin behar dugula esanez erantzun ohi da.

Hots, joko guztiek eta beraiek bakarrik amankomunean duten atributu-talde bat ezagutu behar dugu.

Hala eta guztiz ere, Wittgenstein ondoko ondoriora iristen zen: alegia, lengoaia erabiltzeko dugun era eta hau aplikatzen deneko mundu-mota dela eta, ezaugarri-talde hori egotea ez dela beharrezkoa.

Zenbait joko, aulki edo orrik konpartitzen duten zenbait atributuren azterketak terminoa egoki erabiltzen laguntzen badigu ere, ez dago klasearen kide guztiei eta haiei bakarrik aldiberean aplika dakiekeen ezaugarri-talderik.

Bestalde, aldez aurretik ikusi ez den iharduera baten aurrean, joko hitza aplikatzen dugu; (...).